top of page

Gabon gaua

abe. 24(a), ar.

|

Tolosa

Kantuan aterako gara

Registration is Closed
See other events
Gabon gaua
Gabon gaua

Time & Location

2019 abe. 24(a) (19:00)

Tolosa, 20400 Tolosa, Guipúzcoa, España

About the event

Iritsi da urteko gau magikoenetako bat, eta urtero bezala, gure Olentzero maiteak jada dena prest edukiko du zuen eskaera guztiak betetzeko.

Beti bezala iluntzearekin batera, Olentzero eta Mari Domingi Tolosara iritsiko dira zuen arrera jasotzeko , eta gu eta hantxe izango gara hauei ongietorria emateko. Urtero bezala, zuen Erraldoi eta Buruhandi maiteak 16:45h-etan Gernikako Arbolatik irtengo dira Plaza Zaharrerantz abiatu eta 17:30h-etan kabalgatan parte hartzeko.

Dakizuen bezala “gomazko-Erraldoiak” agortuta zeuden baina, berriz eskuragarrik dituzue betiko lekuetan, Xirimiri Txokolategia eta Edel Liburu-dendan, eta hauekin batera, gure pertsonai guztiak daramatzan katilu polit bat ere. Gauza interesgarri gehiago hari gara prestatzen baina, honetaz, aurrerago emango dizuegu berri gehiago. Beti bezala, azkeneko irteeraren, entseguen, eta abarren argazki batzuekin uzten zaituztegu.

Esan bezala, bihar Abenduak 24, 16:45h-etan, ikusiko gara Gernikako Arbolan.

Eskerrik asko beti bezala gu jarraitzeagatik!!!

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!!!

Eskerrik asko zabaltzeagatik!!

Share this event

bottom of page