Gaur goizean aurkeztu dugu Casino Elkarteak MIKOLOGIKA 2022 aurkeztu du ofizialki prentsaurreko batean. Aurkezpen horretan eta aurtengo edizioaren xehetasunak aurkezten hiru kide izan ditugu:
* XARLES ITURBE. Merkataritza, Feriak eta Turismo saileko zinegotzia
* GARBIÑE MOZO. Tolosa & Co-ko presidentea.
* JOXE MENDIZABAL. Casino Elkarteko kidea.
Egitaraua
OSTEGUNA, urriak 20, 19:00
Tolosako Casino Elkartean, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldarien eskutik, perretxikoetan oinarritutako sukaldaritza tailerra elkartekide eta laguntzaileentzat.
OSTIRALA, urriak 21
09:00
Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Casino Elkarteko lehen solairuan sailkatuko dituzte.
19:30
Zumardi txikian, TXANPI-ONFEST. Food truck-ak eta zuzeneko musika: Black Gamba eta Fresa Morango DJ-ak ondoren.
LARUNBATA, urriak 22
10:00
Marka saiakera Trianguloan: Baietz munduan inoiz prestatu den saltsan egindako txanpiñoi kazola handiena lortu - 350 kg!
12:00
MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan. Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa.
Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan, Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa
Haurrentzako eskulan tailerra, Mikologika Totebag boltsen margotzea.
13:00
Mikologika 2022 | Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.
Comments