top of page

La Agerre: Tolosako kaleak txirrindulariak hartu zituzten.

Updated: Oct 25, 2021

Sekulako eguna izan zen atzokoa. Iñaki Lopetegi, gure lagun eta kide maitatuaren oroimenez antolatu zen "La Agerre" txirrindulari proban ez zuen inork ere kale egin nahi. Modu batean edo bestean denek parte hartzeko irrikaz zeuden, bai maillota jantzi eta txirrinda gainean eta baita ahal zen einean esku bat botatzen. Eguraldia ere lagun izan genuen.

Ekimena Iñakiren lagun gertukoenetatik atera zen eta lehen unetik Txinparta eta Casino elkarteko kideak bat egin zuten, baita Oriako Txirrindulari eskolak.

Emozioak, oroitzapenak, malkoak, irribarreak... Horrelakoak eta gehiago ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen atzo, baita Iñakirekin gutako bakoitzak partekatutako pasadizoak gogora ekartzeko uneak ere. Bera bertan egongo balitz ez luke sinistuko, ea zertara zetorren horrelako zerbait berarengatik montatzea esango luke. Iñakik kamara eskuetan eramaten zuen, kamera aurrean jartzearena beste kontu bat zen.

Berak ereindako hazietatik sortu zen atzokoa, bera erruduna, eta, noski, berak nahi izango lukeen bezala gozatu genuen: lagun artean eta jai giroan, irrifartsu.

Eskerrik asko, Iñaki.




286 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page