Elkartearen eguna maiatzaren 28an ospatuko da, igandean, eta bertaratutakoek jardueraz beteriko eta lehen mailako sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango dute.
Juntak antolatuta, guztientzako interesgarri izan daitekeen programa erakargarri bat prestatu da. Elkartearen eguna goizeko 11:00etan hasiko da, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia ospetsuaren gazta dastaketa eta erakustaldiarekin, lehen solairuan. Parte-hartzaileek gazta munduko sekretu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
Ondoren, Tolosako kaleetan poteo musikatua, bazkideek jai giroan bazkal aurreko poteoa egingo dute.
Jarraian bazkaria, eguneko unerik esporoenetariko bat. Menua ganba frijitu eta pikillo ozpin entsalada epel batekin hasiko da. Ondoren, baserriko arrautzekin eginiko xixa-nahaskia. Plater nagusi gisa, otarrainxka erreak Añanako gatzarekin, casse tomatearekin lagunduriko labean erretako zapoa, eta arkume errea entsalada berdearekin. Behar bezelako amaiera emateko, sagar-hostore bikaina zerbitzatuko da, banilla-izozkiarekin.
Ondoren, mus eta toka txapelketa egingo da, Casinoko bazkideek asko estimatzen dituzten bi joko tradizional. Parte hartzaileek euren trebetasunak erakusteko aukera izango dute eta giro atsegin eta animatuan lehiatu ahal izango dira.
Jardunaldi honetan parte hartzeko prezioa 40 €-koa da. Bertaratzeko interesa duten elkartekideen Casinoko iragarki-taulan edo WhatsAppeko harremanetarako zenbakiaren bidez eman dezakete izena. Aldez aurretik erreserbatzea eskatzen da, dena modu egokian antolatu ahal izateko.
Tolosako Casinoko juntakideek izena ematera eta egun ahaztezin baten parte izatera gonbidatzen ditu guztiak. Egun erabat arrakastatsua izango dela ziur daude, bertaratutako guztiak harro senti daitezen elkarte honen parte izateaz.
Comentarios