Giro ederra Elkartearen egunean

Atzo, larunbata, Elkartearen eguna ospatu genuen.

Hasiera Santa Maria parrokian eman genion, zendutako bazkideak oroituz.

Casinon hamaiketakoa dastatu ondoren Inazio Urruzola Txakolindegira abiatu ginen. Bertan upategiko instalazioak bisitatu eta bapo bazkaldu genuen.

Arratsaldea mus txapelketa azkarrarekin amaitu genuen. Kike Mokorak eta Joxe Garmendiak beraien abilezia erakutsi ziguten, hori bai, zortea lagun.

Egun ederra eta giro ezin hobea.




44 views0 comments

Recent Posts

See All