Bizkaia frontoian jokatu den Binakako Txapelketako finalean gure elkarkide den Jon Ander Peñak, Peña II, ezin izan du garaipena lortu. Jon Ander Albisurekin batera osatzen zuen bikotea eta txukun hasi dute partida, baina lehen tantoen ondoren Elezkano-Zabaleta bikoteak tantoak bata bestearen atzetik egiten hasi dira markagailua 22-7-an utzi arte. Estreineko txapelketa zuen Peñak eta ziur gaude beste final asko etorriko direla, eta hoiekin batera txapelak ere bai. Bejondeikela, Jon Ander!
top of page
bottom of page
Commentaires