Gaur goizean aurkeztu da V. Txotx Solidarioa. Aurten otsailaren 3-an izango da eta urtero bezala Zerkausia sagardotegi bihurtuko dugu 250 lagunentzat afaria eskeintzeko. Aurtengo gonbidatu bereziak Miguel Indurain, Abraham Olano eta Modesto Urrutibeazcoa txirrindulari ohiak izango dira eta ez dira faltako zozketak eta giroa berotzeko musika. Bildutako dirua ASDENT GKE-rentzat izango da.
Gaurko aurkezpenean egon dira: - Kike Mocoroa, antolatzailea eta Casino Elkarteko kidea.
- Xabier Martinez, antolatzailea eta Casino Elkarteko kidea.
- Joseba Lasa, Tolosaldeko Sagardogile elkarteko ordezkaria.
Comments