top of page

Haragi bueltan da

Maiatzaren 19tik 22ra, 'Haragi' Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketaren hirugarren edizioa ospatuko da Donostian eta Tolosan. Aurten ere Casino Elkarteak parte-hartze zuzena izango du, Txinparta Elkartearekin batera.



HARAGI 2022 EGITARAUA

Maiatzak 19, osteguna

9:15. Haragi kongresua Basque Culinary Center fakultatean.

9:15. Agurra: Joxe Mari Aizega, Bittor Oroz eta Olatz Peon.

9:30. Animalien ongizateari buruzko egia: Daniel Cochón (A Bandeira) Javier Blanco (animalien elikaduran aditua) Mikel Zeberio (gastronomoa).

10:00. Ordena naturala berregitea, abeltzaintza birsortzailea: Pablo Rivero (Parrilla Don Julio, Buenos Aires).

10:30. Tolosa: ekosistema bakar bat: Xabier Gorrotxategi (Casa Julián) Javi Rivero (Ama) Miguel Cruz (Carnicería Alejandro Goya) Joxean Goya (Goya).

11:00. Atsedena.

11:30. Suarekin kozinatzen: Florencia Abella (Eksdet, Estokolmo).

12:00. Haragia eta natura: Luis Lera (Restaurante Lera) Edorta Lamo (Arrea!) Roberto Ruiz (Hika).

12:30. Arraza historikoen inguruan: Manuel Quintana (Tudanca arrazako behien hazlea) Juanma Inxaurrandieta (Intia, Betizu arraza) Mikel Nazabal (Intia, Betizu arraza).

13:00. Sektorearen etorkizuna irudikatzeko bi proiektu: Javier Pagalday (Baserria Km0): animalientzako elikadurari buruz egindako azterlan baten aurkezpena Jose Gordoon (Bodega El Capricho): sukaldaritzaren etorkizuna haragiaren sektorean.

14:00. Bazkaria, aurkezpenarekin (gonbidatuentzat): Jon Ayala (Laia Erretegia) Txema Llamosas (Casa Garras) Rodrigo Garcia Fonseca (Kea Fine Food) Alberto eta Jorge Guijarro (La Brasería de Cuéllar).

22:00. %100 Tolosa Afaria, Casa Julian erretegian.


Maiatzak 20, ostirala

13:00. Gure lurraldea dastatzen ekimena, Hika txakolindegian.

18:00-00:00. Haragi Fest ekitaldia, Zumarditxikian. FoodTruck gunea: Ama, Goya, Barriola, Ekotalo eta Basquetruck.

19:00. Musika zuzenean: Mambo Fango vs. Global Funk DJak.


Maiatzak 21, larunbata

11:00. Errekien dastaketa, Trianguloa plazan. Bertako eta nazioarteko parrilleroek euren haragia erretzeko teknikak erakutsiko dizkigute Tolosako Trianguloan. Ondoren, erreki hauek dastatzeko aukera egongo da. Bertaratuko diren sukaldariak: Florencia Abella (Eksdet, Estokolmo), Pablo Rivero (Parrilla Don Julio, Buenos Aires) eta Txomin Parrilla (Euskal Herria).

10:30. Sua espazioa, Trianguloa plazan. Tolosako txuleta tradizionala erretzeko teknika ikasteko esperientzia gastronomikoa, bertako parrilleroen eskutik. Mozketa teknikak, brasa pizteko modua eta txuleta erretzeko gako nagusiak irakatsiko dira. Ondoren, dastaketa. Iraupena: 60 minutu (2 txanda daude). Prezioa: 5 euro.

12:00-00:00. Haragi Fest, Zumarditxikian. FoodTruck gunea: Ama, Goya, Barriola, Ekotalo eta Basquetruck. Musika zuzenean: 12:00etan, Deñe; 15:00etan, Filipe Bittencourt; 20:00etan, Mugan; eta 22:00etan, Moonshine Wagon.


Maiatzak 22, igandea

12:00-16:00. Haragi Fest, Zumarditxikian. FoodTruck gunea: Ama, Goya, Barriola, Ekotalo eta Basquetruck. Musika zuzenean: 12:00etan, DJ Makala.

13:30. 'Haragi' menua, Tolosako erretegietan.


Informazio gehiago: haragi.eus


100 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page