Pasa den maiatzean "Haragi" festa izan genuen Tolosan eta aipatu genizuen bezala Txinparta eta Casino Elkarteak partehartze zuzena izan zuten antolakuntza. "Haragi"-ra gerturatutakoen artean beste lurralde batzuetatik etorritako sukaldari eta kazetariak egon ziren. Hoien artean zegoen Javier Suárez, kazetari canariarra. Eldiario.es egunkari digitalean idatzitako artikuluan egun hoietako testigantza ematen du eta, irakurri ahal izan dugunaren arabera, iritzi ezin hobea eraman zuen.
Ondorengo estekan topatuko duzue artikulu osoa: https://www.eldiario.es/canariasahora/porfogones/criticas/txinparta-casino-tolosa-siglo-fogones_1_9094316.html
Comments