Mikologia Jardunaldiak 2011

Mikologia Jardunaldiak 2011 Kartela.jpeg
Asteazkena, urriak 19, 20:00etan:

Mikogastronomiako hitzaldia, Iker Markinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldaria, eta  Roberto Ruizen esku-ahotik, Zerkausian. Hainbat perretxiko mota prestatuko dituzte eta hitzaldiaren amaieran probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

Osteguna, urriak 20, 20:00etan:

HITZALDIA PEDRO ARRILLAGA ANABITARTE, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko zuzendariaren ahotik, Idiakez jauregian. Hainbat liburu espezializatuen egilea: "Guia de los champiñones del Pais Vasco y su entorno",  "Setas toxicas e intoxicaciones" eta baita Mikologian espezializatutako aldizkarietan onddo bitxi eta ez ohikoen inguruko ikerketa ugarien egilea ere. Hitzaldia Agaricus (txanpinoi) generoriari buruzkoa izango da, gure inguruan ezpezie ugari dituena, nola bereiztu eta jangarriak diren ala ez.

 

Ostirala, urriak 21, 09:00etan:

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1eko ikasleek irteera egingo dute perretxikotara. Arratsaldean, Kultur Etxean, Aranzadiko kideek sailkatu egingo dituzte.

 

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, asmoa da ikasleen artean zabaltzea onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna.

 

Larunbata, urriak 23:

Trianguloan, 12etatik aurrera, Tolosaldeko jatetxe batzuetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusi onddoak eta perretxikoak direla.

Horrekin batera, plaza horretan bertan, Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.