MIKOLOGIKA 2016

Asteartea 18. 19:00

SHOWCOOKING ZERKAUSIAN

David de Jorge sukaldari ezagunaren eskutik miko-gastronomia erakustaldia. Perretxikoak erabiliz plater ezberdinak nola prestatu ikasteko eta ondoren dastatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren ikusleek.

 

Asteazkena 19. 20:00

HITZALDIA

Non: Casino Elkarteko lehen solairuan

Javier Ubillos-ek eskainitako hitzaldia izango dugu: “El Reino Fungi”.

 

Osteguna 20. 20:00

SUKALDARITZA TAILERRA

Tolosako Casino Elkartean eta bertako bazkideei zuzenduta,  sukaldaritza tailerra. Perretxikoak izango dira oinarri, eta irakasleak Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldariak izango dira, Casino Elkarteko bazkideak beraiek ere.

 

Ostirala 21. 09:00:

MENDI IRTEERA

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Kultur Etxean sailkatuko dituzte.

 MIKOLOGIKA 2016 kartela.jpeg

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

 

Ostirala 21. 18:00:

Elkarteen arteko Pintxo lehiaketa, Zerkausian. Partaideak: 14

 

  • Gure Txokoa, Veleta, La Jara, Txinparta, Iurre, Ero Etxe, Kabi Alai, Oargi, Xepla eta Casino.

 

Ostirala 21. 18:30:

TXANPI ON FEST

Hau da aurtengo egitarauaren berrikuntza nabarmenena eta ikuslego gazteenari zuzenduta dago.

Berdura plaza Pop Up espazio bat bihurtuko dugu eta bertan DJ-a, bi food truck, zerbeza kuboak eta cocktail-ak, besteak beste, izango ditugu.

 

Larunbata 22. 12:00

MIKOLOGIKA AZOKA

Trianguloan Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik.

Hauek dira partaideak:

 

  • Route 33,

  • RK (Hotel Dolarea)

  • Kuko

  • Casa Martínez Jatetxea,

  • Larrea Plater Prestatuak,

  • Bera Bera Jatetxea,

  • Astelena jatetxea,

  • Iriarte

  • Solana 4

  • Leaburuko Ostatua (Peñascal Kooperatiba)

  • Botarri

  • Karela

  • Asteasuarra

  • Gozona gozotegia

  • Casino Elkartea

 

Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan, beste ikuskizun eta erakustaldi hauek ere izango dira ikusgai.

 

  • Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa

  • Graffiti erakustaldia, GKo Gallery-ko Garikoitz Muruaren eskutik.

  • BOX.A taldeko Vanessa Alzate eta Ibai Luque-k margogintza tailerra eskeiniko digute..

 

Larunbata 22. 20:30

MIKOLOGIKAREN AMAIERA AFARIA

Casino Elkartean , bazkideei eta beraien gertukoei zuzenduta, 80 lagunentzako afaria eskeiniko da. Bazkide bakoitzak 3 lagun gonbidatu ditzake. Izen ematea elkartean bertan egin daiteke.

Menua, noski, perretxiko eta onddoetan oinarrituta egongo da.

 

Urriak 18tik 22ra

ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Erakuslehio Lehiaketa. Tolosako dendariak, mikologia gai nagusi dutela, beraien erakusleihoak atonduko dituzte, eta bezeroek gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Sari ezberdinak banatuko dira, bai dendarien artean eta baita bezeroen artean ere.