top of page

MIKOLOGIKA 2014

MIKOLOGIKA 2014 Kartela.jpeg
Astelehena 13. 20:00

SUKALDARITZA IKASTAROA

Tolosako Casino Elkarteko bazkideei zuzendutako ikastaro honetan perretxikoak izango dira oinarri, eta sukaldari irakasleak Solana 4 tabernako SONIA TAPIA eta Ordiziako Casa Martinez jatexeko XABIER MARTINEZ izango dira, biak ala biak Casino Elkarteko bazkideak.

 

Asteazkena 15. 20:00

HITZALDIA

Non: Casino Elkarteko lehen solairuan

Hitzaldian Ernesto Arrondok idatzi eta Donostiako Aquarium-ak argitaratutako "Los hongos y el hombre" liburua aurkeztuko da.

 

Osteguna 16. 20:00

MIKO-GASTRONOMIA ERAKUSTALDIA

Non: Zerkausian

Partehartzaileak: Iñigo Cojo, San Telmo museoko jatetxeko sukaldaria.

Saio berezi hontan, perretxiko mota ezberdinak erabiliz plater ezberdinak nola sukaldatuko erakutsiko digute. Ondoren. bertara gerturatzen diren guztiek prestatutako plater hoiek dastatzeko aukera izango dute.

 

Ostirala 17. 09:00:

MENDI IRTEERA

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Casinoan sailkatuko dituzte.

Hauek dira parte hartuko duten ikastetxeak:

  • Hirukide

  • Orixe BHI

  • Laskorain ikastola

  • Anoetako ikastola

 

Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.

 

Ostirala 17. 19:00:

Elkarteen arteko III. Pintxo lehiaketa, Zerkausian.

Partaideak:

Gure Txokoa, La Jara, Txinparta, Yurre, Ero-Etxe, Aurrera, Kabi Alai, Oargi, Xepla eta Casino.

 

Epaimahaia

 

  • Mikel Aldalur. Casino Elkarteko lehendakaria

  • Hasier de los Rios. Tolosako Udalaren ordezkaria

  • Valentina Montero. Tolosako Notarioa

  • Josema Azpeitia. Euskadi Gastronomia saria 2012

  • Oroitz García Redondo. Gastronomia kritikaria

 

Larunbata 18. 12:00

MIKOLOGIKA AZOKA

Trianguloan, Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik.

 

Hauek dira partaideak:

 

·     Route 33,

·     RK (Hotel Dolarea)

·     Kuko

·     Casa Martínez Jatetxea,

·     Larrea Plater Prestatuak,

·     Olentzo Jatetxea,

·     Astelena jatetxea,

·     Iriarte

·     Solana 4

·     Leaburuko Ostatua (Peñascal Kooperatiba)

·     Botarri

·     Seikin2

·     Asteasuarra

·     Amalur

·     Casino Elkartea

 

Gozona Pasteldegiak ere bere txokoa izango du eta jardunaldi hauetarako bereziki sortu duen ONDDOGOXO pastela dastatu ahal izateko.

 

Ordutegi berean hasita eta Trianguloan bertan, beste ikuskizun eta erakustaldi hauek ere izango dira ikusgai.

  • Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa

  • Motozerra erabiltzen artista den Luis Erasoren erakustaldia.

  • BOX.A taldeko Vanessa Alzate eta Ibai Luque-k margogintza tailerra eskeiniko digute..

 

Horrekin batera, Trianguloan bertan Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.

 

 

Larunbata 18. 12:00

MIKOLOGIKAREN AMAIERA AFARIA

MIKOLOGIKA 2014-ari merezi duen bukaera emateko, Casino Elkartean bertan afari bat antolatuko da, 80 pertsonarentzat gehienez. Lekuak, apuntatu ahala joango dira gordetzen.

 

 

 

Eskeiniko den menua, perretxiko eta onttoetan oinarrituta egongo da:

 

 

  • Sarrerako dastagarria, gure elkarteko bazkide eta sukaldari den Sonia Tapia-ren eskutik

  • Lehenengo sarrera plater bat, Imanol Zubelzu tolosarrak eskainia, Basque Culinary Center-eko ikaslea.

  • Arrainarekin egingo den platera, Javier Mayor, Madril-go “Triciclo" jatetxeko sukaldariak prestatua.

  • Haragiarekin prestatuko den platera, Tolosako Fronton Jatetxeko Javier Sañudoren gain.

  • Postrea, Gozona gozotegiak MIKOLOGIKA 2014-rako bereziki sortutako “Onddogoxo”.

 

 

Urriak 13tik 18ra

ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Tolosa&Co-ren laguntzarekin erosleek erakusleiho gustukoena bozkatzeko aukera izango dute.

bottom of page