top of page

MIKOLOGIKA 2013

Asteazkena 16. 20:00:

“Kontuz Perretxikoekin!” hitzaldia Tolosako Casino Elkarteko 1.go solairuan Jesus Salvador Aviles Amat-en eskutik, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetako medikua eta perretxikoek eragindako intoxikazioen tratamenduan aditua.

 

Osteguna 17. 20:00:

Ekimen miko-gastronomikoa zerkausian. Enrique Fleischmann, Bidegoiango "Bailara Restaurant" - Iriarte Jauregia hoteleko sukaldaria eta Roberto Ruiz, Tolosako "Frontón" jatetxeko sukaldariaren eskutik. Bertan, perretxiko mota ezberdinak sukaldatuko dira eta bertaraturiko guztiek dastatzeko aukera izango dute.

MIKOLOGIKA 2013 kartela.jpeg
Ostirala 18. 09:00:

Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Casinoan sailkatuko dituzte.

 

Ostirala 18. 19:00:

Elkarte-arteko sukaldaritza mikologiko lehiaketa, Zerkausian. Partaideak:

Gure Txokoa, Veleta, La Jara, Txinparta, Yurre, Aurrera, Kabi Alai, Arsenal, Oargi eta Casino.

Baieztatzeko: Arco Iris eta Ero Etxe.

 

Larunbata 19. 12:00:

Azoka mikologikoa, Trianguloan. Tolosa eta Goierrialdeko jatetxe desberdinetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango direlarik. Hauek dira partaideak:

 

  • Route 33,

  • RK Jatetxea (Hotel Dolarea),

  • Martinez Jatetxea,

  • Larrea Plater Prestatuak - Jatetxea,

  • Olentzo Jatetxea,

  • Astelena Jatetxea,

  • Solana 4,

  • Leaburuko Ostatua (Fundación Peñascal),

  • Botarri

  • Seikin 2

  • Casino Tolosa.

 

Horrekin batera, Trianguloan bertan Tolosaldeko ikasleek bezperan bildutako perretxikoak egongo dira ikusgai.

bottom of page